Argazkian ikusten ditugun haurrak errusiatik euskadira datozenak dira.
Bikarte, 7 eta 18 urte bitarteko umeen harreretan lanean dabilen elkartea da eta zentratu egiten da umezurtz eta familia desegituratutan bizi diren umeetaz. Elkarte honek urtarrilaren 29tik otsailaren 15ra arte ireki du haur errusiarren harrera kanpaina Euskadin, non saiatzen dira euskal familiak kontzientziatzen eta konbentzitzen ume errusiar hauek hartzeko eta udan bertan pasatzeko euren familiakin aukera ematea. Helburua haurrek beste bizimodu eta kultura bat ezagutu dezatela da.
Pasaden larunbatean egindako asanbladan esan zutenez, kanpainatik momentuz ondorio onak atera dituzte, egun hartan 11 famili berri gehitu baitziren ume errusiar baten harrera izatera. Bestalde, Bikartek gutxi gorabehera 210 familia dauzka batuta guztira Euskadiko hiru zonaldeen artean.
Bilera horretan, Boluntaren hitzaldi aretoan egindakoa, Bilboko alde zaharran kokatuta, familia berrien zalantzak argitzeko balio izan zuen. Horrekin batera aurreko urteetan esperientziak izan zituzten pertsonak ere izan ziren presente eta euren bizipenak aukeztu zituzten.
Charo izeneko andre batek adibidez; bere bi alaba errusiarrekin batera aurkeztu zen hizaldian, bere alaba batek, errusiako orfanato batean bizi zen lagun bat ekarri nahi zuen euskadira ikusteko gogo izugarriak dituelako. Amak ere horrela nahi du, beraz neska hori ekartzeko ahaleginguztiak dago egiten.
Ala ere, beste andre batzuk diotenez ez da prozesu erraza beti eta umezurtz horien harrera dituen gauza positiboak eta negatiboak aurkeztu zituzten. "No es un camino de rosas. Se pasan muchos malos tragos con el idioma, los celos, la comprension, la comida... Hay que tener mucha paciencia, pero siempre se termina esperando su regreso." da euren iritzia. Azken hitz horiek oso esanguratsuak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario