martes, 18 de diciembre de 2007

volver...

Etorkin batek emigratu egiten duenean beti dauka helburu bezala bizimodu hobe bat aurkitzea, bizi kalitatea hobetzea eta beharrezkoena lanbide bat aurkitzea irabazitakoarekin bere familia aurrera atera dadin. Horretarako hainbat gauza uzten ditu atzean bere bide berria egiteko; familia, lagunak, kultura, erlijioa... eta mundu berrira egokitu behar da. Eurek esfortzu handiaz gizarteratzen saiatzen dira baina segun zein lekutan zailtasunak aurkitzen dituzte eta euren mugak betetzeko, bizitza ematen dute aurrera segitzeko. Zailtasunei aurre egiteko nahia dute eta edozein arazoren kontra borrokatzen dute. Ala ere etorkinen bizimodua beste herrialde batean ez da erraza izaten eta atzean utzitako guztia faltan hartzen dute.

Hurrengoa bideoan Pedro Suarez abeslariak idatzitako eta konposatutako abestia ikusteko aukera ematen dizuet. Bertan edozein etorkinek etxetik aldenduta daudenean agertzen zaizkien sentimenduei aurre egiteko bere lagunak alboan dituztela isladatzen da.

No hay comentarios: